Gobierno Vasco

IGE: Ikasleen Guraso Elkartea

Ongi etorri CEP Kontxa LHIko Ikasleen Guraso Elkarteko orrialdera. 
 

Informatu nahi dizuegu I.G.E.ak ikas prozesuaren barruan onartutako erakundeak direla (LODEren 5. artikulua eta R.D. 15533/86). Araudi horren arabera, Eskolaurreko irakaskuntza, Lehen Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide-heziketa ematen duten irakaskuntza zentro publiko zein pribatuetan eratzen diren elkarteak, Ikasleen Guraso Elkartetzat hartzen dira. Bertako kideak ikasketak egiten ari diren ikasleen guraso edo tutoreak bakarrik izan daitezke.

 

Aipatu erakundeek, gurea horien barruan dagoelarik, gure seme-alabak joaten diren Ikastetxearen hezkuntza-lanetan parte hartzeko eta elkarlanean aritzeko askatasuna bermatzen dute. Honela, eskola eta familia esparruek bat egiten dute ikasleen gaitasunak garatzeko.

 

IGEk honako helburuak hartzen ditu bere gain:

*Seme-alaben edo ardurapekoen hezkuntzarekin zerikusia duen edozertan guraso edo tutoreei laguntzea.

*Zentroen hezkuntza-jardueretan elkarlanean aritzea.

*Zentroen Eskola Kontseiluetan haien ordezkaritza eta parte hartzea erraztea.

 

Testuinguru honetan, CEP Kontxa LHI Ikastetxearen gurasoei gonbitea luzatzen diegu ikasturtean zehar IGEk burutzen dituen jardueretan parte har dezatela. Gure seme alaben formakuntzan laguntzeko modu zuzena da, guraso moduan dagokizkigun ardura eta konpromezua gure gain hartuz.

 

 

 


 

 

 

© kontxa-karrantza
014232aa@hezkuntza.net