Eskola Jantokia

Eskola jantokia , egunero-egunero ikasleek jateko ohitura onak eta ondo elikatuta egoteko arauak ulertu egiten duten gunea da.


Gure jantokiak, aurreko urteetan bezala, kudeaketa zuzenarekin eta bazkaria eskolako sukaldean egiten jarraitzen du. Eurest enpresa delarik, banatze lanak egiten dituena. Lehen Hezkuntzako eda Bigarren Hezkuntzako irakasle arduradun bana daude.


200 lagun inguruk erabiltzen du jantokiko zerbitzua, modu honetan banatuta:

Haur Hezkuntza 2 urte                                              5  
HH 3 urte  13
HH 4 urte  18
HH 5 urte  14
Haur Hezkuntza guztira  50
Lehen Hezkuntza 1  12
LH 2  15
LH 3  16
LH 4  15
LH5  14
LH 6  17
Lehen Hezkuntza guztira    89
HH eta LH 139
DBH  54
GUZTIRA 193

  

 

 

 


 

 

 

Ordutegia

Haur eta Lehen Hezkuntza: 13:15 etan

Bigarren Hezkuntza: 14 etan (Astelehenetik astezkenera)

Prezioa

Ohiko bazkalkidea 4,60 €
Ohiko bazkalkidea garraio eskubidearekin  3,30 €
Ez ohiko bazkakidea 5,20 €
Gainontzeko bazkalkideak 8:20 €

Abisua

Ez ohiko erabiltzaileek, jantokian gelditu nahi diren egunetan,  eskuragarri jarri den orria beteta entregatu beharko dute zuzendaritzan edo ta jantoki arduradunari zuzenean eman

Monitoreak eta sukaldariak

Sukaldari eta begirale kopurua kalkulatzeko, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen dituen ratioak eta irizpideak kontutan hartuko dira. Aurtengo ikasle kopurua kontutan izanda, hauek dira guri dagozkigun begirale eta sukaldari kopurua.

MONITOREAK
 HAUR HEZKUNTZA          5
LEHEN HEZKUNTZA         3
BIGARREN HEZKUNTZA    2
SUKALDEA
SUKALDARIAK 2
SUKALDE LAGUNTZAILEA  2/3

 

Menuak

Zuen seme-alabak dieta berezirik izatekotan edota ondo sentitzen ez bada arrazoi desberdinengatik (katarroa, anginak, gastroenteritisa…) jantoki arduradunari komentatzea komeni da.  Alergien kasuan ere, jantoki arduradunari esatea eta medikuaren informea eranstea derrigorrezkoa da menĂº berezia prestatzeko. Informe honetan, hartu ezin diren elikagaiak agertuko dira eta baita, istripuz hartzekotan jarraitu beharreko protokoloa. Derrigorrezkoa araudiaren arabera.

Jantokiko araudia

    1.       Sarrera ixilik, ordenaturik eta korrika ibili gabe mahaika egin behar da. Hori dela eta iladak errespetatu beharra dago, monitoreen aginduak baita ere.

    2.      Aulkietan eseri, ixilik egon eta itxaron arduradunek bazkaria banatzeko baimena eman arte.

    3.      Mahai-arduradunak bazkaria gizalegez banandu egin behar du.

    4.      Zerbait behar bada eskatu  begiraleei eskua altxatuz. Ezin da lekutik mugitu baimenik gabe.

    5.      Jantokira sartu baino lehen komunera joateko ohitura hartu, eskuak garbitzeko edota pixa/kaka egiteko.

    6.      Jangelan ez oihukatu, ez jo txistua, ez aritu mahaietan kolpeka, ezta ere ogi puxkak bota.

    7.      Denetarik jateko ohitura hartu behar dugu osasuntsua baita. Ezin da jolaslekuratu bazkaria amaitu barik ezta ezer atera jantokitik kanpo ere.

    8.     Bazkaria bukatu ondoren geratu lasai arduradunek irtetzeko baimena eman arte. DBHko ikasleek eurena batu behar dituzte atera baino lehen.

    9.      Jolaslekutik ezin da atera: baloia bila errepidera, ibaiara edota alboko baratzeetara irtetzea debekaturik dago. Ezin da pasabideetara, geletara edota goiko komunetara igo. Komunera joan  behar baduzu erabili liburutegi aurrean dauden komunak. D.B.H. eta L.H.ko ikasleek dagozkien komunak erabili behar dituzte.

    10.  Eskola eremutik alde egiteko monitoreei baimena eskatu behar zaie bai ikasleak baita gurasoak ere seme-alaben bila etorriz gero. DBHko ikasle bila etortzekotan dagokion justifikantea bete behar da.

    11.   Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek ezin dute Haur Hezkuntzako jolastokian egon.

    12.  Arauak bete-beharrekoak dira, bestela zigorra jasoko da. Gogoratu inork ez duela zigorrik nahi.

    13.  Indarrean dauden eta sortuko diren jantokiko arauak gauzatu ahal izateko gurasoen elkarlaguntza ezinbestekoa da, jantokiaren betebeharra jateaz gain hezitzea ere baita.

    14.  Jantokikide izateak esan nahi du arau hauek ontzat hartzen direla. Arautegi hau eta egingo diren aldaketak Eskola Kontseiluak onartu behar ditu.


Jantokiko araudia

1.-Begiraleak lerroak osatuko diren puntuetan zain egongo dira eta ikasleek hauen esana beteko dute, lerroa osatu eta lasaitasuna mantenduz eta korrika egin gabe sartuko dira jantokira.


2.-Jantokian ahalik eta baxuen hitz egingo dugu, oihukatu gabe eta ondokoak zirikatu gabe egongo gara. Eserita itxarongo dugu begiraleek janaria mahaian jarri dezaten.


3.-Mahai bakoitzeko begiraleak, bere mahaian janaria nola zerbitzatu eta jaso antolatuko du, horretarako mahaiko umeen parte hartzea sustatu dezake hauei zenbait ardura emanez, beti ere modu egokian egin behar dutela jakin araziz.