BERRIKUNTZA PROIEKTUA: PARTEKATUZ IKASI

Gure prestakuntza-proiektuaren helburua da ikastetxean garatzen ari den  hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzian ekitea. Heziberri 2020 Planaren markoan hezkuntza-berrikuntzarako prestakuntza-proiektuek aukera ematen digute ikastetxeei irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren alorreko prestakuntza-jarduerak proposatzeko, zeharkako konpetentziak lortzeko bidean; aukera ematen digute, bidenabar, egoera/problema interesgune duten egoerak sortzeko, ikasleek eskuratutako jakintzak praktikan jar ditzaten; eta, azkenik, aukera dute garrantzitsuak diren edukien hautua egiteko, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredutik ekinda.

 

Hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektu honek kontuan izango du ikastetxearen hobekuntza globala, eta, hortaz, honako hauek izango dituzte erreferentzia nagusitzat: batetik, ebaluazio diagnostikotik sortzen den hobekuntza-plana eta, bestetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak finkatutako ildo nagusiak. Gainera, arreta berezia jarriko dugu irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta oinarrizko gaitasunen garapenean. Hezkuntza-etapa bietan aplikatuko da eta irakasle guztiek parte hartuko dute.