3-6 urtetako haurraren ezaugarriak

 

 

Psikomotrizitatearen garapena:

 

  • Haurrak gorputz-eskema finkatzen du, atal bakoitza identifikatu arte.

  •  

  • Muskulu-tonuaren eta arnasketaren kontrola areagotzen du.

  •  

  • Hobetzen ditu oreka eta denboran nahiz espazioan orientatzeko gaitasuna.

  •  

  • Badaki arrapaladan ibiltzen eta oin bakar baten gainean jauzi egiten.

  •  

  • Areago jabetzen da bere gorputz-ahalbideez.

  •  

  • Esku-trebetasuna hobetzen du (motrizitate xehea), idazteko funtsezkoa.

  •  

  • Gorputz-jarrerak eta adierazpen mimikoak zehazten dira.

  •  

  • Abiadura eta indarra areagotzen dira motrizitate-trebetasunetan.

  •  

  • Azkenik, ezkerra eta eskuina norberaren gorputzean bereizten ditu.


Garapen kognitiboa:

 

Haurrari kostatu egiten zaio fantasia eta errealitatea bereiztea.

 

Buruan eskema erraz eta oinarrizkoak erabiltzen ditu pentsamendua antolatzeko.

 

Egoera bati erreparatzean, alderdi bakar batean jartzen du arreta zentratzea).

 

Ez du ulertzen eragiketa bat norabide bikoitzekoa izan daitekeela (atzeraezintasuna).

 

Kausa-efektu erlazioak ezartzen ditu horrelako erlaziorik ez duten bi gertakizun edo alderdiren artean.

 

Identitateak eta funtzioak ulertzeko gaitasuna garatzen du.

 

Hizkuntzaren garapena:

 

  • Haurrak hizkuntza sozializatzera egiten du.

  •  

  • Hizketak adierazkortasun handiagoa eta baliabide sinboliko gehiago ditu.

  •  

  • Esaldi korapilatsuagoak erabiltzen ditu, 6-8 hitz ingurukoak.

  •  

  • Oinarrizko hiztegia handitzen du (2.000-2.500 hitz).

  •  

  • 4 urte ingururekin, badakizki dagoeneko ama-hizkuntzaren oinarrizko gramatika-arauak.

  •  

  • Zuzen erabiltzen ditu pertsona-izenordainak, pluralak, lehenaldiko aditz-denborak eta deklinabidea.

  •  

  • 6 urte ingururekin, hitz batzuk definitu eta antonimo batzuk zehazten ditu

 

Garapen pertsonal-soziala:

 

Haurra egozentrikoa da, eta nitasunaren kontzientzia hartzen hasten da.


Bere indibidualtasunaz ohartzen da, helduekiko identifikaziotik abiaturik.


Ekintzak onak edo txarrak dira, helduen oniritziaren edo gaitzespenaren arabera.


Soziabilitatea «alde bakarreko laguntza» kontzeptuan oinarritzen da


 


Dokumentua  jeitsi ala inprimatu nahi baduzu hemen sakatu.