Zer da HAMAIKA ESKU?

  • Programa instituzional bat da; hain zuzen ere, ikastetxeetan egindako kanpoebaluazioetan (PISA, diagnostiko-ebaluazioa [DE]) ateratako emaitzen hasierako mailan dauden ikasleen ehunekoa murriztera bideratuta dago. Programa horrekin, ikasleen gaitasunen garapen-maila hobetu nahi da eta, horretarako, lehen fasean, emaitzetako joera negatiboa aldatzea da xede eta, gero, ikasle horiek hasierako mailatik maila ertainera igarotzea. Programa honen garapenerako eragileen inplikazioa beharrezkoa da, ikasle-talde honekin modu esanguratsuan esku-hartuko dutenak; adibidez:

    ¿ ikastetxea hezkuntzaren esku-hartzerako testuinguru normalizatu bezala;

    ¿ familiak, eremu ez formalean ekintzarako ezinbesteko lotura;

    ¿ euskal hezkuntza-administrazioaren unitateak eta zerbitzuak, hala nola: Laguntzarako eta ikuskapenerako zerbitzuak eta ISEI-IVEI; eta

    ¿ Eusko Jaurlaritzaren sailak (Osasuna, Gizarte-politikak...)

     

     

    ZER LORTU NAHI DA?

    Programa horren xedea honako hau da: EAEn ahalik eta hezkuntza-mailarik onena lortzea; horretarako, hasierako mailatik gora dauden ikasleen ehunekoa nabarmen areagotzeko zailtasunak dituzten egoeretan ahalik eta emaitzarik onenak lortzen lagunduko duten prozedurak bultzatu behar dira.

    Hamaika Esku programak hasierako mailatik gora zailtasunak izan dituen ikasleen sektorean jartzen du arreta eta prozedura eta estrategia desberdinak bultzatzen ditu hurrengo helburuak lortzeko asmoz:

    • Ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzea, hiru ikasturteko epean emaitzen joera negatiboa aldatzeko.

    • Gaitasunetako hasierako mailetan dauden ikasleen ehunekoa nabarmen murriztea.