Formakuntza saioak

Irakasleek asteko arratsalde bat dugu formakuntzarako. Eskolako beharrizanen inguruan eta zonaldeko berritzeguneko laguntzaz proiektuak prestatu eta garatzen ditugu.

http://b05.berritzeguneak.net/eu/index.php

 

PSIKOPEDAGOGI ETA ORIENTAZIO ZERBITZUA

Kontxa eskolak  2 - 12 urte bitarteko bere ikasleek ager ditzaketen mota desberdinetako behar bereziei erantzuteko apostu sendoa egiten du. Horretarako aholkulari bat eta pedagogia terapeutikako bi  berezilari ditu.

 

Aldi berean, ikastetxe kanpoko laguntza ere jasotzen dugu ikastetxean, hala nola, Ortuellako Berritzeguneko aholkularia,  logopeda eta hezitzaile bat.

 

Horretaz gain, ikasleen eta beraien familien behar desberdinak eraginda, ikastetxe kanpoko espezialista ezberdinekin lan koordinatua burutzea ezinbestekoa iruditzen zaigu eta hala egiten ahalegintzen gara. Besteak beste, Mankomunitate zerbitzuetako gizarte laguntzaile eta hezitzaileekin, Apnabi eta Osakidetzako psikologo edo/eta psikiatrekin eta baita bestelako espezialista pribatuekin ere.

 

Ikastetxeko orientazio departamentutik ikastetxeko kide guztiok koordinatuta lan eginez gizartean eta ikastetxean aurkitzen dugun aniztasunari erantzutea dugu helburu. Horrela, orientazio psikopedagogikoaren bitartez gure ikaslegoaren hezkuntza integrala lortzeko lan egiten dugu, arlo akademikoaz gain, arlo pertsonal, sozial eta familiarrean ere garapen eta hazkuntza integrala eman dadin saiatuz.

 

LAGUNTZA GELAKO PARTAIDEEN  EZAUGARRIAK:


Aholkulariaren  funtzioak:


Tutoreari zailtasunak identifikatzen laguntzea, baita arrakasta emango dioten estrategiak zehazten laguntzea ere.

Irakasle tutorei banakako curruculum- egokitzapenak egiteko laguntza eta aholkularitza ematea.

Gelan tutorearekin elkar lanean esku-hartzea, gelan bi profesional gisa jokatuz, edo talde malguak egiteko momentuan, beste irakasle bat bezala jokatuz.

Irakasle tutoreei etengabeko ebaluaketa egiten laguntzea, bai ikasleena nahiz hezkuntza testuinguruarena ere.

Hezkuntza-premia bereziak dituzte ikasleei banakako arreta ematea, bai inguru arruntak elkar banatuz edo haientzako inguru zehatzak sortuz.

Tutoretza- lanen, aniztasunarekiko arretaren eta hezkuntza-premia berezien laneta, berrikuntza eta prestakuntza- progamak sustatu eta koodinatzea

 


Pedagogia Terapeutiko irakasleen funtzioak:


Modu indibidualizatu nahiz talde txikian Hezkuntza Premia Bereziko ikasleari esku-hartze egoki bat eskaintzea bai gela arruntean bai laguntza gelan.

Tutorearekin batera, ikasle bakoitzarentzako banakako esku-hartzerako plana nahiz Curriculum Egokitzapen Indibiduala osatzea.

Irakaslearekin batera lan egitea familarekiko harreman sendotzeko eta premia bereziko ikasleen jarraipen egokia sustatzeko.